Kableak eramateko orga-sistema osoa diseinatzen eta ekoizten dugu. Sistema horren bidez, kable elektriko lau zein biribilak bermatu, gidatu eta babesten ditugu, datuak eta energia elektrikoa transferitzeko.
Kableak eramateko orga-sistema gasa eta bestelako fluidoak bideratzeko mahuketarako ere erabiltzen da.
Askotariko erabilerak ditu, eta portiko-garabietan, karga-jasogailuetan, ura tratatzeko sistemetan, makineriaren automatizazioan, automobilgintzan, autoak garbitzeko sistemetan eta beste alor askotan erabil daiteke.
Gure bezeroen zehaztapenetara egokituriko gama % 100ean pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.