Gure gaitasunak

Garabi, polipasto eta bestelako makina mugikorretarako Elektrizitate-elikagailuen Sistemetan liderrak

Ekoizleak gara

Saltzen duguna ekoitzi egiten dugu; horrela, kalitate eta zerbitzu gorena berma dezakegu.

Kalitate ziurtatua

Gure produktuek sektoreko ziurtagiri nagusiak dituzte.

Liderrak sektorean

Liderrak gara Espainiako merkatuan; Europan, berriz, ekoizle nagusietakoa.

Aholkularitza azkarra

Erantzun azkarrak gure bezeroen zalantza eta galderei.

Malgutasuna

Gure produktuak gure bezeroen zehaztapenetara moldatzen ditugu.

Asebetetzea

Gure bezeroekin eta haien proiektuen arrakastarekin konprometiturik.

Berrikuntza

Gure produktu-gama etengabe hobetzen dugu, merkatuaren eta gure bezeroen itxaropenen arabera.

Gure lanarekiko pasioa

Prestakuntza handiko taldea dugu, IGAren jardun onean erabat barneratua.

Gure langileekiko konpromisoa

Askotariko kidez osaturiko talde aditu eta konprometitua du IGAk; horixe da gure lehiakortasun-abantailarik handiena.


 



Gure historia

IGAren atzean, gure bezeroekiko konpromiso-ibilbide luzea dago.

Enpresaren hastapena

Industria-isolatzaile eta moldekatzaileen fabrikazioa
1958

Kableak eramateko lehen orgak

1965

Industrias Galarza S.A.-ren sorrera

1969

Kableak eramateko errendimendu handiko lehen orgak

1970

IGAren hedapena esportazio-merkatura

1980

Kableak eramateko lehen orgak portuetako garabietarako

1985

LM-4ren diseinu berria

1992

Kableak eramateko altzairu herdoilgaitzezko lehen orgak

1999

Gure fakturazioaren % 50 esportatu egiten dugu

2000

ATEX ziurtagiria kableak eramateko orgetarako

2010

Lekualdaketa ARTEAko instalazio berrietara

2011

Gure fakturazioaren % 70 esportatzera iritsi gara

60 herrialdetan baino gehiagotan gaude
2012

Gama herdoilgaitza kableak eramateko orga guztietan

2017

LM-4 Linea Modular gamaren diseinu berria eta gama-handitzea

2018


 


Guri buruz

Espezialistak eta merkatuko liderrak gara garabi, polipasto eta bestelako makina mugikorretarako elektrizitate-elikagailuen sistemak garatzen eta ekoizten.

Enpresa 60ko hamarkadan sortu zen. Hasieratik, gure herrialdeko enpresa asko gure produktu-gamaz hornitzen hasi ginen, eta 80ko hamarkadaren hasieran, urteetan gureganaturiko eskarmentuari eta gure lantaldearen jardun onari esker, gure mugetatik harago zabaltzen hasi ginen. Egun, mundu osoko 60 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen dugu.

Gure egungo kokapenari esker, Bizkaiko Arratia bailaran, mundu osoko gure bezeroei zerbitzu azkarra emateko aukera dugu, gure instalazioak garraiobide posible guztietatik oso gertu daudelako: Bilboko portua itsas garraiorako, Bilboko aireportua aireko garraiorako, eta autobideak eta tren-geltokia lurreko garraiorako. Bestalde, gure bezeroei erantzun azkar eta osoa ematea dugu ezaugarri nagusi, baita gure malgutasuna ere. Gure produktuak moldatzeko eta pertsonalizatzeko gai gara, gure bezero bakoitzaren zehaztapenak bete ahal izateko.

Gure moldakortasuna eta produktu-gama zabala direla eta, gure bezeroak oso alor ezberdinetakoak dira. Oro har, garabiak egiten dituzte industriarako (biltegiak, altzairutegiak, ontziolak, elikagaigintza, meatzaritza...), portuetarako (edukiontzietarako garabiak...), igogailuen sektorerako, automobilgintzarako...

Informazio gehiago nahi duzu?

Zubi-garabietarako produktuak ekoizten ditugu. Jarri harremanetan gurekin eta aholkularitza erabat pertsonalizatua eskainiko dizugu
Cookies make it easier for us to provide you with our services. With the usage of our services you permit us to use cookies.
More information Ok