Espezialistak eta merkatuko liderrak gara garabi, polipasto eta bestelako makina mugikorretarako elektrizitate-elikagailuen sistemak garatzen eta ekoizten. Enpresa 60ko hamarkadan sortu zen. Hasieratik, gure herrialdeko enpresa asko gure produktu-gamaz hornitzen hasi ginen, eta 80ko hamarkadaren hasieran, urteetan gureganaturiko eskarmentuari eta gure lantaldearen jardun onari esker, gure mugetatik harago zabaltzen hasi ginen. Egun, mundu osoko 60 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen dugu.