5.   UP-1 Polobakarreko Linea Babestua

 

UP sistema eramailea elektrizitatea bideratzeko sistema modernoa da, polobakarreko eramaile isolatuak darabiltzana.

Sistema honek energia elektrikoz hornitzen ditu makina mugikorrak, zubi-garabi, altzairutegietako garabi, prozesu-garabietan eta antzeko erabileretan.

Errail eramailea aluminioz ekoitzia dago (300 amperetik 1.250 amperera), eta altzairu herdoilgaitzezko kontaktu-pletina bat du txertaturik, eramailearen higadura txikia izateko.

Beharrezko eramaile-kopurua horizontalean zein bertikalean munta daiteke, beti ere zirrikitua azpiko aldean duela. Ibilbideak zuzenak zein kurbatuak izan daitezke.

Tarteen luzera estandarra 4 metrokoa da (beste luzera batzuk ere izan daitezke). Modulu-sistema bat denez, behar beste luza daiteke.

Sistema hau barnealdean munta daiteke, -20 ºC eta +70 º C bitarteko zerbitzu-tenperaturetan.

Errailaren multzoa isolaturik dago, eta, Segurtasun Elektrikoaren Arautegiari jarraikiz, ezin da hatzekin zuzenean ukitu. Babes-indizea: IP20.

Gehieneko tentsioa: 690 V.

Informazio gehiago nahi duzu?

Zubi-garabietarako produktuak ekoizten ditugu. Jarri harremanetan gurekin eta aholkularitza erabat pertsonalizatua eskainiko dizugu