Habe gainean

Habe gaineko translazio-orgak % 100ean dira moldagarriak, gure bezeroen zehaztapenen arabera.

Energia elektrikoa eta datuak transmititzeko kable lau zein biribilak garraiatzeko erabiltzen dira; halere, gasa, airea edo bestelako fluidoak garraiatzeko mahuketarako ere erabil daitezke.

Gure orgak mundu zabaleko siderometalurgia-enpresa eta portu nagusietan daude; txatartegietan, gainazal-tratamenduetarako enpresetan... ere erabiltzen dira.

Orga-mota hauek serie ertain eta astunetan sailkatzen dira.

 

Serie ertain

 


Serie Astuna

 

productos para puentes grúa

Serie Astuna

Bat, bi edo hiru mailatako orgak ekoitz daitezke, eraman beharreko kable-kopuruaren arabera edo, interferentzia elektromagnetikoak saihesteko, kable batzuk besteetatik bereizi behar badira. Erretilu osagarriak ere munta daitezke, arrazoi beragatik.

Funtzionamendu-baldintzen arabera, hainbat gurpil- eta arrabol-konfigurazio dago.

productos para puentes grúa

Informazio gehiago nahi duzu?

Zubi-garabietarako produktuak ekoizten ditugu. Jarri harremanetan gurekin eta aholkularitza erabat pertsonalizatua eskainiko dizugu